[HEZKUNTZA] 😘👋🏽🅿️ Haurreskolaren aurrean muxu eta agur aparkaleku bi ipini ditu Udalak, bertako gurasoen eskariz.
Zaldupeko zubi inguruan autoa gaizki aparkatuta utzi eta errepidean bertan ume txikiak autotik atera edo sartzeak arrisku handia suposatzen zuen, ibilgailu asko dabiltzan eremua baita.
👧🏻Helburua da inguruko bide segurtasuna hobetzea eta umeak haurreskolan utzi eta jasotzeko espazio seguru bat egotea.
⚠️Umeak jaso eta lagatzeko aparkalekuak dira (momentu baterako), ez bertan zain egoteko.
⏰Astelehenetik barikura 07:30etik 09:45 era eta 15:00etatik 16:15era daude erabilgarri, ikasturteak dirauen bitartean; gainontzean, ohiko aparkaleku modura erabili daitezke.
#Ondarroa #Ondarru